Hizkuntza-boluntariotza unibertsitateetan

Lagundu Kataluniatik kanpoko ikasle bati unibertsitatean eta gure kulturan erabat integratzen. Unibertsitate bakoitzeko hizkuntza-zerbitzuek azalduko dizute nola. Jarri haiekin harremanetan.

 

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren

UAB

UAB hizkuntza-boluntariotzan parte hartzeko aukera ematen die ikasle iritsi berriei. Hartara, hemengo ikasle batekin harremanetan egon daitezke, katalana praktikatzeko eta Kataluniako hizkuntza- eta kultura-errealitatea zuzenean ezagutzeko. Guztira, zortzi topaketa egiten dira, eta bikote bakoitzak bere kabuz antolatzen ditu.

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren

UPC

UPC SALSA’M deritzon aholkularitza-programa bat du eta, horren bitartez, hemengo ikasleak ezagutu ahalko dituzu. Ikasleek lagunduko dizute Unibertsitatearen funtzionamendura ohitzen eta hizkuntzak praktikatzen.

Pompeu Fabra Unibertsitatearen

UPF

UPFko hizkuntza-boluntariotza hizkuntza- eta kultura-harrerako programa bat da. Horren bitartez, Kataluniako hizkuntza-, kultura- eta nazio-errealitatearen berri eman nahi zaie nazioarteko ikasleei eta, aldi berean, nazioartekotzea eta hizkuntzak ikastea sustatu nahi da ikasle katalanen artean. Helburu bikoitz hori erdiesteko, Kataluniako kultura-jardueren eta -bisiten programa zabala eskaintzen da hizkuntza-boluntariotzaren barruan. Halaber, hizkuntza-trukerako programa (hizkuntza-bikoteak) eskaintzen da nazioarteko eta Kataluniako ikasleen artean.

Gironako Unibertsitatearen

UdG

Hizkuntza-boluntariotza katalana modu informalagoan ikasten lagundu nahi dutenentzat pentsatuta dago. UdG-n, bertako ikasleak harremanetan jartzen ditugu gure hizkuntza ikasi edo praktikatu nahi duten mugikortasuneko ikasleekin.

Lleidako Unibertsitatearen

UdL

Hizkuntza-boluntarioek Kataluniatik kanpoko unibertsitate-komunitateko kideei laguntzen diete hizkuntza ikasten, eta hurbileneko lurraldea zein Kataluniako kultura ezagutzen. Erreferentzia-puntu izan daitezke, halaber, UdL-n eta Lleidako hirian egonaldi atsegina izateko.

Viceko Unibertsitatearen

UVic

Boluntarioa izan nahi al duzu? UVicen, hizkuntza-boluntariotza aholkularien programaren barnean dago. Zehazki, Kataluniakoak ez diren ikasleei harrera egiteko programa bat da, truke-egonaldia egiten ari badira UVic-UCCko Vic kanpusean. Programa horren bidez, boluntariotza-jardueretan ibil zaitezke kulturarteko testuinguru batean, eta harrerako ikasleen integrazio akademikoa, linguistikoa eta kulturala errazten da.

Parte hartu nahi baduzu, jo aholkularien programaren web-orrira.

Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatearen

UIC

Katalana bertako hiztun batekin praktikatzeko gogoa duzu? Eman izena UIC Barcelonako hizkuntza-tandemak programan. Katalana irakats diezazukeen eta, aldi berean, zure hizkuntza praktikatu nahi duen pertsona batekin jarriko zaitugu harremanetan. Topaketak egiteko askatasuna izango duzu ondoen doakizuenean eta nahi duzuen tokian.

Abat Oliba CEU Unibertsitatearen

UAO

Lagundu nahi al diezu nazioarteko ikasleei katalana praktikatzen? Edo, aitzitik, harremanetan jarri nahi duzu katalanez lehen urratsak egiten lagunduko dizun bertako ikasle batekin? UAO CEUn, UAO CEU tandemaren bidez lor dezakezu

Hizkuntzaren aldeko boluntarioak

Katalana hitz egiten baduzu eta hizkuntza praktikatu nahi duen pertsona batekin hitz egiteko tarte bat baduzu, egin zaitez boluntario eta lagundu beste norbaiti ikasten modu presentzialean nahiz birtualki.

Jarri harremanetan katalana ikasi nahi duten pertsonekin

Eta Kataluniatik kanpo?

Katalanarekin harremanetan egon nahi baduzu Kataluniatik kanpo, Atzerriko Ikasketa Katalanen Unibertsitate Sarearen bidez edo Kanpoko komunitate katalanen bidez lortuko duzu.

Kanpoko komunitate katalanak

Kataluniako edozein unibertsitateko ikaslea bazara, bertan ikasketaren bat egin baduzu edo egiten ari bazara, unibertsitate bakoitzak antolatzen dituen hizkuntza-truke edo -boluntariotzako jardueretan parte har dezakezu.

Unibertsitateko ikaslea ez bazara, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen Hizkuntzaren aldeko boluntariotzan parte har dezakezu ikast