Pedro (Portugal)
Transkripzioa
Kaixo; Pedro naiz, portugaldarra, Porto hirikoa. Barnan bizi naiz 2015eko urriaz geroztik. Katalana ikasten hasi nintzen Barnako bigarren urtean, gutxi gorabehera, Kataluniako bizitza sozialean eta kulturalean gehiago murgiltzeko; eta hala izan zen. Hiriko bizitzan askoz gehiago parte hartu ahal izan dut. Polita izan zen orduan jada ezagutzen nituen ikaskideekin katalanez hitz egitea. Eta, horrez gain, lagun berriak egin ahal izan nituen katalanari esker; beraz, asko lagundu zidan. Gainera, gaur egun gehien gustatzen zaidan hizkuntza dela uste dut. Katalunian gehiago errotzeko aukera, besteak beste, programak eman dit, Hizkuntza-boluntariotzako programak; bereziki, Alberten sinpatiak eta samurtasunak lagundu didate. Katalunian ezagutu ditudanen artean, jatorrenetako bat da. Mila esker.