Lehenengo harremanak

Behar dituzun datu guztiak emango dizkizugu Katalunia den puzzle itzel horren ikuspegi zehatza izateko, txoko bakoitzean hizkuntza- eta kultura-aniztasuna ageri den lurraldea baita.

Ezagut ezazu katalan jendea

Jende asko Kataluniara dator eta ez du ezagutzen bertako hizkuntza-egoera. Ezagut ezazu zuk guk eskainitako materialen bidez. Materialen helburua da Kataluniako unibertsitate batera ikastera datozen atzerriko ikasleek gure ohiturei, gure gizarteari eta Kataluniako hizkuntza-egoerari buruzko hainbat alderdi ezagutzea.

image/svg+xml
Nola egin harrera
Herrialdea ezagutzen dut
Kultura-aniztasuna
Testua
Pdf
Helburuak

 Kataluniako unibertsitateetara ikastera datozen ikasle atzerritarren harreran parte hartzen duten pertsonei lana erraztea

Deskribapena

kolektibo horren harreran eta integrazioan lan egiten duten edo laguntzen duten pertsonentzat da, eta horren helburua harrera-lana erraztuko dieten baliabideak ematea da.

 

image/svg+xml
Herrialdea ezagutzen dut
Kultura-aniztasuna
Katalunian bizi naiz
Test
Linean
Helburuak

Kataluniako kultura-alderdiak ezagutzea eta Europako herrialdeekin alderatzea. Kultura arteko kontzientziari bide ematea eta ezaugarri komun zein desberdinez jabetzea.

Deskribapena

zenbait herrialdetako alderdi sozialei buruzko test moduko galderak.

 

image/svg+xml
Nola egin harrera
Hitz egingo dugu
Elkarrizketa
Testua
Hiztegia
Pdf
Helburuak

laguntzeko tresna bat da, Kataluniako unibertsitateetako harrera-programetan parte hartzen duten eta, askotan, katalanez edo gaztelaniaz ez dakiten edo hizkuntza horien oinarrizko ezagutza duten munduko beste leku batzuetako ikasleekin hizkuntza-praktika egiten duten hizkuntza-aholkularientzat eta -boluntarioentzat.

Deskribapena

praktikatzeko esaldiak eta esamoldeak daude jasota, erraz azaltzen diren gramatika-eduki osagarriak, eta gure herrialdera iritsi berri diren pertsonentzat interesgarria den kultura-informazioa. Baliabideak Enpresa eta Ezagutza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Idazkaritzaren laguntza jaso du.

 

image/svg+xml
Herrialdea ezagutzen dut
Katalunian bizi naiz
Test
Testua
Pdf
Helburuak

katalanaren erabilera ezagutaraztea.

Deskribapena

Azken urteotan, nazioarteko ehunka ikasle iritsi dira Kataluniara, eta ez dakite nolakoa izango den haien eguneroko hizkuntza-egoera. Horietako bat al zara? Hona hemen egoera hori ezagutzen lagundu diezazuketen zenbait gertaera.

informazio-pilulak

image/svg+xml
Herrialdea ezagutzen dut
Katalunian bizi naiz
Test
Testua
Linean
Helburuak

 «Katalunia klik batean» Kataluniako bizitzari buruzko informazio erabilgarria ematen duten webguneetarako esteken bilduma da.

Deskribapena

baliabide horrek askotariko informazioa eskuratzeko aukera ematen du: historia, tokiko sukaldaritza, jaialdiak eta aholku erabilgarriak, besteak beste. Kataluniara ikastera etortzeko asmoa baduzu, zure egonaldia planifikatzen hasteko modu egokia da. Jada lur hartu baduzu, baliabide egokia da guri buruzko informazio gehiago lortzeko.

 

image/svg+xml
Herrialdea ezagutzen dut
Katalunian bizi naiz
Testua
Pdf
Helburuak

Kataluniako unibertsitate batera datozenei bertako gizartearen ohiturei eta funtzionamenduari buruzko zenbait alderdi ezagutzera ematea.

Deskribapena

Gida honekin ikasiko duzu nola agurtu ezagutu berri duzun pertsona bat, noiz komeni den norbaitekin “tú” ala “usted” erabiltzea, nola jokatu afaltzera gonbidatzen gaituztenean...

Ezagutu hizkuntza

Katalana 68.730 km2-ko lurralde batean hitz egiten da, Europako lau Estatutan (Espainia, Frantzia, Andorra eta Italia) banatuta. Herrialde horietan bizi diren zenbatek erabiltzen dute? Gai honi buruzko informazio guztia eta gai gehiagori buruzkoa lortzeko (esate baterako, katalana non hitz egiten den, nork hitz egiten duen, irakaskuntzan, kulturan, merkataritzan eta nola erabiltzen den...), kontsultatu Katalana. Ezagutza eta erabilera katalana hizkuntza webgunean.

Halaber, katalanaren ezagutzei eta hizkuntza-erabilerei buruzko datu eguneratuak kontsulta ditzakezu hainbat eremuri dagokienez: biztanleria, administrazioa, hezkuntza, osasun- eta gizarte-zerbitzuak, komunikabideak, kultura-kontsumoa eta esparru digitala, esparru sozioekonomikoa, katalana hitz egiten den lurraldeak eta kanpoko proiekzioa.

Kataluniako hizkuntza-egoerari buruzko urteko datuak ezagutzea interesatzen bazaizu, ikus DGPLren hizkuntza-politikari buruzko txostenak.

Katalana unibertsitatean
Katalanaren hizkuntza-eremuaren mapa

Ireki leiho bat mundura

Kataluniako unibertsitateetan beste leku batzuetako pertsonekin harremanetan jarriko zara. Pentsatu duzu inoiz elkarrekin bizitzeko eta antolatzeko orduan sor daitezkeen kultura-desberdintasunetan? Atal honetan, beste kultura eta herrialdeetako pertsonekin egoki erlazionatzen lagunduko dizuten kultura-aniztasuna kudeatzeko tresnak aurkituko dituzu.

image/svg+xml
Kultura-aniztasuna
Testua
Pdf
Helburuak

Bizitzeko eta antolatzeko orduan, kultura eta herrialdeen arteko antzekotasun eta desberdintasunei buruz hausnartzera gonbidatzen duen irakurketa bizkor eta ikuspegi praktikoko gida: irakasle eta ikasleen arteko harremanak, mahaiko ohiturak, puntualtasunaren balioa, elkarrizketa batean mantendu behar den espazioa, zarata-mailak edo gorputz-lengoaia dira jorratzen diren gaietako zenbait.

Deskribapena

Atzerriko unibertsitate batean egonaldi akademikoa egingo duten edo egunero mundu osoko pertsonekin lan egiten duten ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzako pentsatuta dago bereziki

image/svg+xml
Kultura-aniztasuna
Jolasa
Test
Linean
Helburuak

Okoaren erabiltzaileei hizkuntza-aniztasunaren berri ematea, horrekin gozatzeko laguntza ematea eta hizkuntzen bizipenari eta ikasketari buruzko ikuspegi irekia eskaintzea modu ludikoan.

Deskribapena

Hizkuntza-irekierako azterketak 0 eta 5 artean puntuatu beharreko hogeita bost galdera eta enuntziatu ditu. Jokalariak galdera bakoitzerako azalpenak jasotzen dituen erantzuna izango du eta, galdera guztiei erantzun ostean, hizkuntzekiko bere irekiera maila adierazten duen puntuazioa lortuko du. Lortutako puntuazioa edozein izanda ere, jokoan parte hartu duenak, amaieran, «hizkuntzekiko irekita» dagoen pertsonaren profil osoa irakurri ahal izango du.

image/svg+xml
Kultura-aniztasuna
Testua
Pdf
Helburuak

Dekalogo honen helburua da unibertsitateko komunitate baitan aholku praktiko eta ulergarri batzuk biltzen dituen materiala hedatzea. Horren bidez, hizkuntza arloko bioaniztasuna mantentzearekiko konpromisoa bere gain hartu duen eta hizkuntzari dagokionez jasangarria den pertsona izatea lortuko dugu.

Deskribapena

Dekalogoa hizkuntza hauetan dago irakurgai: alemanez, bereberrez, ingelesez, katalanez, gaztelaniaz, frantsesez, esperantoz, euskaraz, galegoz, grezieraz, italieraz, japonieraz, okzitanieraz eta katalaneko, gaztelaniako eta nazioarteko zeinu-hizkuntzan.