Legezko oharra
Web gune hau eta bertako eduki guztiak, testuak, irudiak, soinua eta beste edozein material barne, Kataluniako Generalitatearenak edo horri loturiko organismoren batenak dira, edota eduki hauek Kataluniako Generalitateak erabil ditzan baimendu duten hirugarrenena.
Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Web gune honetara sartzean, ondoko baldintzak bete behar dira:
Erabilera pertsonala bakarrik baimentzen da, eta ez komertziala. Ez dago baimenduta web gunea edo horretako edukiak aldatzea.
Web gune honetan eskaintzen den informazio administratiboak ez du ordezkatzen legeen, xedapen orokorren eta formalki Kataluniako Generalitatearen aldizkari ofizialean, nahiz beste aldizkari ofizial batzuetan, argitaratu beharreko ekintzen publizitatea, horien edizio inprimatua baita ekintzen egiazkotasuna eta edukia bermatzen duen tresna.
Generalitatearen administrazioa ez da administrazio horren mende ez dauden kanpoko sistemetarako esteken bitartez eskura daitekeen informazioaren arduraduna.
Kataluniako Generalitateak ez du bermatzen web gunean eta zerbitzarian birusik ez dagoenik, eta ez da web gunean sartzean sortutako arazoen edota web gunean sartu ahal ezin izatearen arduraduna.
Cookie-ak edo erabil daitezkeen antzeko izaerako baliabideak ez dira inolaz ere web gunearen erabiltzaile den pertsona fisikoak identifikatzeko informazioa biltegiratzeko erabiliko.