Katerine (Kanada)
Transkripzioa
Kaixo, Katerine naiz; Montrealekoa naiz, Quebecekoa. Hispaniar ikasketak eta itzulpengintza egiten ari naiz Montrealgo Unibertsitatean. Bartzelonara duela urtebete heldu nintzen, baina atzo heldu nintzela ematen du; azkar-azkar pasatu da. Katalana iaz ikasten hasi nintzen, katalan ikasketei buruzko programa bat dagoelako Montrealen, zorionez. Eta castelletan ere hasi nintzen Montrealgo colla castelleran; horregatik aukeratu nuen Bartzelona trukea egiteko. Eta UPFko Hizkuntza-boluntariotzako programa ere ezagutu nuen, gainera. Toki askotako jendea ezagutu nuen, mundu osokoa; elkarrekin, hainbat esperientzia bizi eta Kataluniako hiri mordoa aurkitu genituen. Ez dut uste beste era batera ezagutzeko parada izango nuenik. Alberten grina kutsakorra izan zen, eta oso ondo pasatu genuen. Programa edozeini gomendatzen diot, berdin du zer katalan maila duen. Horretarako eginda dago, eta praktikatzeko, pixka bat murgiltzeko astero-astero. Nire trukea bukatzera doa orain. Pena handia ematen dit, baina hurrengo urtean itzuliko naiz, ziur. Katalunian ikasten jarraitzeko asmoa dut, egiaz, eta plazerra izango da hizkuntza-boluntariotzako programarekin jarraitzea. Eta horixe da dena. Mila esker eta laster arte.