Katalana ikas dezakezu zenbait entitate publikok eskaintzen dituzten ikastaroen bidez; adibidez, Kataluniako unibertsitateek, Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak eta, Kataluniatik kanpo bizi bazara, Ramon Llull Institutuak. Gainera, Intercat-ek eskaintzen dituen doako ikastaro birtualak ere egin ditzakezu.
Katalan-ikastaroak
Katalan-ikastaro bat egin baino lehen, maila-proba bat egin dezakezu, zure ezagutzei gehien egokitzen zaiena zein den jakiteko. Eskatu informazioa zure unibertsitateko hizkuntza-zerbitzuan. Katalana ikasteko Parla.cat plataforma birtualean aurkituko duzun probaren bidez ere jakin dezakezu zein den zure katalan-maila (aldez aurretik izena eman beharko duzu web orrian; izena ematea doakoa da). Maila-proben emaitza orientagarria da, eta ikastaroetara sartzeko zure hizkuntza-maila zein den jakiteko aukera emango dizu. Era berean, Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak (CPNL) ere maila-proba bat egiten du edozein ikastarotan izena eman aurretik.
Ikasi katalana Kataluniatik kanpo.
Mundu osoko 150 unibertsitatek baino gehiagok ikasketa katalanak eskaintzen dituzte.
Atzerriko Ikasketa Katalanen Unibertsitate Sareak katalanezko unibertsitate-ikasketak antolatzen ditu Kataluniatik kanpo. Institut Ramon Llull ek koordinatzen du, eta Kataluniako hizkuntza eta kultura sustatzen ditu katalanaren eremutik kanpo. Gainera, Institutuak laguntza ematen die unibertsitateei, irakasleei eta ikasleei.

Intercat-ek eskaintzen dituen katalan-ikastaro birtualak doakoak dira erabat, Parla.cattresnaren tutoretza-modalitatea izan ezik. Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak eskaintzen dituen hasierako eta tarteko ikastaroak ere doakoak dira.
Unibertsitate bakoitzaren web orrian, katalan-ikastaroei buruzko prestakuntza-eskaintzaren berri ematen da. Aurkitu Kataluniako unibertsitate bakoitzaren prestakuntza-eskaintza osoa orri honetan bertan.
Bai, Intercat-eko baliabideen atalean katalan-ikastaro birtualak aurkituko dituzu doan. Zure beharretara hobekien egokitzen den ikastaroa iragazkiak erabiliz aurkitu dezakezu.
Katalan-ikastaro bat egin baino lehen, maila-proba bat egin dezakezu, zure ezagutzei gehien egokitzen zaiena zein den jakiteko. Eskatu informazioa zure unibertsitateko hizkuntza-zerbitzuan. Katalana ikasteko Parla.cat plataforma birtualean aurkituko duzun probaren bidez ere jakin dezakezu zein den zure katalan-maila (aldez aurretik izena eman beharko duzu web orrian; izena ematea doakoa da). Maila-proben emaitza orientagarria da, eta ikastaroetara sartzeko zure hizkuntza-maila zein den jakiteko aukera emango dizu. Era berean, Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak (CPNL) ere maila-proba bat egiten du edozein ikastarotan izena eman aurretik.
Kataluniako unibertsitate gehienek katalan-ikastaro presentzialak eskaintzen dituzte eta ofizialen pareko ziurtagiriak ematen dituzte, unibertsitatean ikasten ez baduzu ere. Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo dagokion unibertsitateko hizkuntza-zerbitzuetara.Ikastaro hauek egin eta azterketa ofizialak gainditzen badituzu, Kataluniako unibertsitateek emango dizkizute ziurtagiriak, eta CIFALCek izapidetuko ditu. Ikastaroak eta azterketa egin dituzun unibertsitateak berak emango dizu ziurtagiri ofiziala. Ziurtagiri horiek Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak homologatzen ditu.
Intercat-eko ikastaroak katalana erraz eta zure erritmoan ikasteko tresna birtualak dira, baina ezin dira horien bidez ziurtagiri ofizialak automatikoki lortu.
Katalan-ziurtagiri ofizialak lortzeko bideak webgune honetan aurkituko dituzu zehaztuta: _Katalana: ikastaroak eta ziurtagiriak_.
Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak katalanaren ezagutza egiaztatzeko proba ofizialen deialdia egiten du urtero. Horretarako, ebazpen bat argitaratzen da Kataluniako Generalitatearen Aldizkari Ofizialean (DOGC), normalean urtarrilaren amaiera baino lehen. Urte hasieran izena emateko epea ezartzen da eta probak maiatza eta ekaina bitartean egin ohi dira. DGPLren orrian proba horiei buruzko informazio guztia dago.
Hizkuntza-ziurtagiriei buruzko informazio gehiago lortzeko, jo webgune honetara: http://www.intercat.cat/es/info/certificats-oficials-catala.jsp
Ikasketak Katalunian egin badituzu edo Kataluniatik kanpoko erakunde ofizial batek emandako titulu, diploma edo katalan-ziurtagiriren bat baduzu, kontsultatu DGPLren katalan-ezagueraren ziurtagirien baliokide diren titulazioen zerrenda.
Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoaren azken mailako ikastaroen ziurtagiriak (tarteko 3.a, atalaseko 3.a, aurreratuko 3.a, gaitasuneko 3.a, menderatze-maila edo C2) ofizialak dira eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren katalan-ezagueraren ziurtagirien baliokideak dira.
Kataluniatik kanpo bizi bazara, azterketa ofizialen deialdiak Ramon Llull Institutuaren web orrian kontsultatu ditzakezu. Ikasketa arautuetatik kanpo katalana dakitela frogatu nahi duten hamalau urtetik gorako pertsonak, edozein nazionalitatetakoak, aurkez daitezke azterketetara.