Zer da intercat?

Intercat web-inguruneko baliabide elektronikoen bilduma da (material didaktikoak, dokumentazio soziolinguistikoa eta hizkuntza-boluntariotzari buruzko informazioa, besteak beste). Horiek, kataluniar hizkuntza eta kultura ezagutzen hastea ahalbidetzen dute, eta bereziki Kataluniako unibertsitateak bisitatzen dituzten truke-programetako ikasleekin pentsatzen diseinatu dira.

Hiru atal bereizi daude:

  • Katalana ikasten dut: katalana nork bere kabuz ikasteko tresnak (SpeakCat, unibertsitaterako elkarrizketa-gidak eta abar).
  • Erlazionatu egiten naiz: kanpoko atzerritarren hizkuntza- eta kultura-harrerari loturiko informazioa eta jarduerak (hizkuntza-trukea, 80 pistes, Ajuda'm eta abar).
  • Katalunian bizi naiz: kataluniar izaera eta kataluniar unibertsitate-ingurunea ezagutzeko dokumentazioa (Katalana Katalunian, Katalana unibertsitatean, Lingcat eta Barcelona Jove, eta abar).