Zalantza edo iradokizunen bat duzu?
Zure esperientzia azaldu nahi diguzu?

Jarri gurekin harremanetan

Ba al zenekien...?

Unibertsitate guztietan dauden harrera-programetan honako hauek barne hartzen dira: ongi etorria, katalanaren ikaskuntza, ikasten ari diren hizkuntza praktikatu ahal izateko hizkuntza-bikote bat izateko aukera edota ibilaldietan parte hartzeko aukera.

Katalunia bizi dut!

  • Kaixo, Lleida.

    Kaixo, Lleida.

    Eduardo eta Sandra Kataluniara iritsi dira Mexikotik; Jeremy eta Ludovic, Frantziatik; Alba eta Anna, Aragoitik; Paula, Argentinatik; eta Mirko, Italiatik. Guztiek Lleida aukeratu dute lanerako, ikertzeko edo unibertsitatean ikasteko, baina, ezeren aurretik, esperientzia bikaina bizitzeko.

  • Bizi Tarragona!

    Bizi Tarragona!

    Jatorriz Perukoak, Kolonbiakoak, Madrilgoak, Zaragozakoak, Frantziakoak, Alemaniakoak, Brasilgoak… eta beste toki askotakoak diren URV-ko ikasle eta irakasle ugarirekin hitz egin dugu. Gertuko eta urruneko herrialdeetatik etorrita ere, guztiek helmuga bera aukeratu dute: Katalunia. Ba al dakizu zer ezin duzun galdu Tarragonan? Haiek erakutsiko dizute!

  • Ikasi, ikertu, lan egin. Bizi UPC!

    Ikasi, ikertu, lan egin. Bizi UPC!

    Nola bizi dute Katalunia eta unibertsitatea ikasleek, irakasleek eta administrazioko eta nazioarteko zerbitzuetako langileek? Bakoitzak motibazio, ikuspegi eta kezka desberdinak dituen eta orotariko proiektu pertsonal eta profesionalak garatzen dituzten arren, guztiek ere zenbait alderdi dituzte komunean, hala nola Katalunia, katalana edo UPC, besteak beste. Paola, Yuri eta Ruthek bideo honetan azaltzen digute.

  • Gustuko dut Katalunia. Gustuko dut UB.

    Gustuko dut Katalunia. Gustuko dut UB.

    Zer dute gustuko Kataluniatik UBko nazioarteko ikasle eta irakasleek? Carina, Ander, Pavel, Nagore, Lidia, Bárbara, Giaime, André, Monika, Alexandra, Rossella eta Renée-k oso argi daukate!

Ba al dakizu zer den...?

La Mercè

Izen horrekin ezagutzen da Bartzelonako jai nagusia, Bartzelonako zaindari den Mare de Déu de la Mercè-ren omenez ospatzen dena. Irailaren 24an ospatzen da.

Glosarioa

Testigantzak

Gisele Vega Salas

Peru

"Kataluniar kultura, bertako jendea eta eguneroko bizitza ezagutu nahi ditut. Bartzelona oso hiri interesgarria da, berezko hizkuntza duelako eta horrek herrialdeko jendea identifikatzen duelako. Hizkuntza gehiago ikasten interesatuta nago."

Hizkuntza-trukea