Zalantza edo iradokizunen bat duzu?
Zure esperientzia azaldu nahi diguzu?

Jarri gurekin harremanetan

Ba al zenekien...?

Katalana Europar Batasunean gehien hitz egiten den hizkuntzetako bat da.

Katalanaren hiztun kopuruak danierarena, finlandierarena eta antzeko hizkuntzena gainditzen du.

80 pista

Egonaldi atseginaz gozatzeko poltsikoko gida

Gida honen helburua Kataluniako unibertsitatera datozen pertsonei kataluniar gizartearen ohiturei eta funtzionamenduari buruzko hainbat alderdi ezagutaraztea da: ezagutu berri duzun pertsona bat nola agurtu, noiz komeni den pertsona bati modu formala edo informala erabiliz hitz egitea, nola jardun behar dugun afaltzera gonbidatzen gaituztenean eta abar.

Ba al zenekien...?

  • Katalanez, orduak laurdenetan adierazten dira.
  • Sant Joan udako solstizioan ospatzen da; kalean suak egiten dira eta su artifizialak botatzen dituzte.
  • Sant Jordi egunean, herri eta hiriak liburuak eta arrosak saltzen dituzten postuz betetzen dira.
  • Katalunian, ikasleek 80 eta 100 bitarteko jai-egunak izaten dituzte urtean.
  • Katalunian, komunikazio-hizkuntza nagusiak katalana eta gaztelania dira.
  • Kataluniako biztanleen % 74,5ek katalanez hitz egiten du eta % 94,5ek ulertu egiten du.
  • Katalana da administrazio publikoan erabiltzen den hizkuntza.

Testigantzak

Ana Luisa Rivera

Brasil

"Katalan-ikastaroan matrikulatu nintzen, uste dudalako garrantzitsua dela bizi zaren tokiko hizkuntza eta kultura ezagutzea. Horrela ez gara turista sentitzen."

Hizkuntza-trukea