Zalantza edo iradokizunen bat duzu?
Zure esperientzia azaldu nahi diguzu?

Jarri gurekin harremanetan

Ba al zenekien...?

Apirilaren 23an Sant Jordi ospatzen da.

Egun horretan, herri eta hiriak liburuak eta arrosak saltzen dituzten postuz betetzen dira.

6 begirada

Kataluniako bizitzaren hainbat alderdiri buruzko hitzaldi-zikloa, hizlarientzako azalpen-oharrekin. Ziklo bat eskaintzen den bakoitzean, hamabi hitzalditako sei aukeratzen dira, ikus-entzuleen eta antolatzaileen interesen arabera:

  1. Sistema politiko katalana
  2. Maria del Mar Bonet, poesia eta abestien berrogei urte
  3. Errepublikazale katalanak nazien kontzentrazio-esparruetan
  4. Judutarrak Katalunian
  5. Beste katalanak
  6. Ebroren delta
  7. Kataluniako historiaurreko monumentuak
  8. Güell kolonia
  9. Boí Ibarra
  10. Garrotxa, sumendien lurraldea
  11. Liceu Antzoki Handia
  12. Hizkuntza-zerbitzuak
  • Ebroren delta
  • Errepublikazale katalanak nazien kontzentrazio-esparruetan

Helburuak

  • Kataluniatik kanpo datozen ikasleentzako interesgarria izan daitekeen Kataluniako tokiei, jazoera historikoei eta bizitza sozial eta kulturalari buruzko informazioa eskaintzea.
  • Ikasleek Bartzelonari eta Kataluniari buruz duten ikuspegia zabaltzea. Toki jakin batzuk bisita ditzaten eta ikasten duten tokiari buruz gehiago ezagut dezaten sustatzea.
  • Parte hartzaileei hitzaldia ulertzeko baliabide posible guztiak erabil ditzaten animatzea: hizlariaren hitzaldia, hitz idatziak, irudiak, gaiari buruzko aurretiko ezagutzak eta baita susmoak ere. Ulermen osoa lor dezaten saiatzea.
  • Ikasleei beren fakultateetako eskoletan aurki dezaketenaren antzeko azalpenezko eta narraziozko diskurtso motaren ulermena praktikaraztea.
  • Ikasleen katalana ulertzeko eta mintzatzeko aukerak hobetzea, ingurunea hobeto ezagutzeari esker. Katalanen ezagutza komunaren zati diren gauzez orduan eta gehiago jakin, are gehiago aurrera dezakete hizkuntzaren ikaskuntza.
  • Muga jakin batzuk desagerrarazi eta gero, hizkuntza erromanikoen artean nolabaiteko ulermena dagoela egiaztatzea.

Testigantzak

Piotr Golec

Polonia

"Hobezin ulertzen dut jendeak katalana, eta ez soilik gaztelania, hitz egiten duen tokian nagoela. Eta ilusioa egiten dit jendea harritu ahal izateak, atzerritarra izanagatik ere, beren hizkuntza hitz egiten dudalako eta beren kultura ezagutu nahi dudalako."

Hizkuntza-trukea