Zalantza edo iradokizunen bat duzu?
Zure esperientzia azaldu nahi diguzu?

Jarri gurekin harremanetan

Ba al zenekien...?

Katalana hitz egiten den eremuko hedabideek arrunki katalana erabiltzen dute.

Lingcat

Lingcat hizkuntza katalanari buruzko web gunea da. Bere helburua Kataluniako eta katalana hitz egiten den lurraldeetako errealitate soziolinguistikoari buruzko zalantza nagusiak argitzea da, orobat errealitate hori unibertsitateko bizitzan nola islatzen den argitzea.

Lingcat kontsultatzea erabilgarria izan daiteke Kataluniara iritsi baino lehen, edo iritsi orduko, katalanaren egungo egoera bizkor ezagutu nahi duten pertsona guztientzat.

Ba al zenekien...?

  • Katalana hizkuntza erromaniko bat da, hau da, jatorri komun gisa latina duten hizkuntzen multzoko kide da.
  • Kataluniako unibertsitateetako berezko hizkuntza katalana da.
  • Katalana arrunki erabiltzen da Kataluniako unibertsitateetako irakaskuntzan eta administrazioan.
  • Truke-programetan diren ikasleak ikasle katalanen ikasgela beretan egoten dira.
  • Unibertsitate guztietan dauden harrera-programetan honako hauek barne hartzen dira: ongi etorria, katalanaren ikaskuntza, ikasten ari diren hizkuntza praktikatu ahal izateko hizkuntza-bikote bat izateko aukera edota ibilaldietan parte hartzeko aukera.
  • Katalana hitz egiten den eremuko hedabideek arrunki katalana erabiltzen dute.
  • Unibertsitate gehienetan beren errealitate soziolinguistikoari buruzko dokumentuak dituzte interneten.
  • Katalanaren hizkuntza-esparruan bizi diren 13,5 milioi pertsonatik, 9 milioik baino gehiagok katalana hitz egiten dute eta 11 milioik, ulertu egiten dute.
  • Kataluniako unibertsitateetako eskolen % 60 inguru katalanez irakasten dira. Ikasgai bakoitza irakasten den hizkuntza informazio publikoa da eta irakaskuntza-gidetan ageri da.
  • Kataluniako herritar gehienek Kataluniako bi hizkuntza ofizialak ondo menderatzen dituzte: katalana eta gaztelania (hirugarren hizkuntza ofiziala okzitaniera da, Aranen aranera deritzona).

Ba al dakizu zer den...?

La Mercè

Izen horrekin ezagutzen da Bartzelonako jai nagusia, Bartzelonako zaindari den Mare de Déu de la Mercè-ren omenez ospatzen dena. Irailaren 24an ospatzen da.

Glosarioa

Testigantzak

Gisele Vega Salas

Peru

"Kataluniar kultura, bertako jendea eta eguneroko bizitza ezagutu nahi ditut. Bartzelona oso hiri interesgarria da, berezko hizkuntza duelako eta horrek herrialdeko jendea identifikatzen duelako. Hizkuntza gehiago ikasten interesatuta nago."

Hizkuntza-trukea