Zalantza edo iradokizunen bat duzu?
Zure esperientzia azaldu nahi diguzu?

Jarri gurekin harremanetan

Ba al zenekien...?

Katalana hizkuntza erromaniko bat da, hau da, jatorri komun gisa latina duten hizkuntzen multzoko kide da.

Hizkuntza katalaneko egiaztagiri ofizialak

Kataluniako unibertsitateek hizkuntza katalaneko egiaztagiriak eskuratzen dizkiete maila bakoitzerako (hastapena, oinarrizkoa, elementala, bitartekoa, gaitasunezkoa, PDIrako gaitasunezkoa eta goi-mailakoa) eskatzen diren ezagutzak egiaztatzen dituzten hizkuntza-zerbitzuetako ikasleei.

CIFOLC unibertsitate arteko batzorde bat da eta Kataluniako hamabi unibertsitateen hizkuntza-zerbitzuak taldekatzen ditu: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Bartzelonako Unibertsitatea, Gironako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatea, Universitat Oberta de Catalunya, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, Pompeu Fabra Unibertsitatea, Rovira i Virgili Unibertsitatea, Vic-eko Unibertsitatea, Ramon Llull Unibertsitatea, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatea eta Abat Oliba CEU Unibertsitatea. CIFOLCen funtzioa hizkuntza-zerbitzu horiek koordinatzea da, katalanaren unibertsitateko irakaskuntzari eta ikaskuntzari loturiko alderdiei dagokienez.

Kataluniako unibertsitateek ematen dituzten eta Kataluniako Generalitatearen Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Orokorraren erreferentziazko ziurtagirien bidez homologatuta dauden katalan-hizkuntzaren ezagutza-ziurtagiriak izapidetzen ditu CIFOLCek.

Hurrengo estekei jarraituz gero, proba guztien egiturari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu, baita azterketa-eredu bat ere.

Katalaneko ziurtagiriei buruzko informazio gehiagorako, kontsulta itzazu CIFOLCen eta DGPL web guneak.

Ba al dakizu zer den...?

Casteller -a

Castell-ak eraikitzen parte hartzen duen pertsona.

Glosarioa

Testigantzak

Gisele Vega Salas

Peru

"Kataluniar kultura, bertako jendea eta eguneroko bizitza ezagutu nahi ditut. Bartzelona oso hiri interesgarria da, berezko hizkuntza duelako eta horrek herrialdeko jendea identifikatzen duelako. Hizkuntza gehiago ikasten interesatuta nago."

Hizkuntza-trukea