Zalantza edo iradokizunen bat duzu?
Zure esperientzia azaldu nahi diguzu?

Jarri gurekin harremanetan

Ba al zenekien...?

Unibertsitate guztietan dauden harrera-programetan honako hauek barne hartzen dira: ongi etorria, katalanaren ikaskuntza, ikasten ari diren hizkuntza praktikatu ahal izateko hizkuntza-bikote bat izateko aukera edota ibilaldietan parte hartzeko aukera.

Katalana atzerrian

Kataluniatik kanpo katalanarekin kontaktuan jarraitu nahi baduzu, mundu osoan aurki daitezkeen katalaneko irakurletzen edo casal (ikastegi) kataluniarren bitartez egin dezakezu.

Katalaneko irakurletzak

Ramon Llull Institutuak hizkuntza, literatura eta kultura kataluniarraren irakaskuntza sustatzen du unibertsitateetan nahiz hizkuntza-esparruaz kanpoko goi-ikasketetarako zentroetan, bereziki, irakurletza-sarea sustatuz eta lagunduz, eta hizkuntza eta kultura kataluniarreko katedrak nahiz bestelako ikaskuntza iraunkorrak sortuz. Laguntzak ematen dizkie hizkuntza-esparruaz kanpoko elkarte edo erakundeei, katalan-ikastaroak antola ditzaten; gainera, beka-deialdia gauzatzen du hizkuntza-esparruaz kanpoko katalan-ikasleentzat.

Gaur egun, 93 irakurletza daude, mundu osoko 4.006 ikasle barne hartzen dituztenak.

Kontsultatu atzerriko unibertsitateetako katalaneko irakurletzen mapa.

Casal kataluniarrak

Gaur egun ehun casal kataluniarretik gora dago, berrogei herrialde ingurutan. Erakunde horien helburua, besteak beste, gizarte zibilean Katalunia sustatzea eta Kataluniatik kanpo bizi diren pertsona katalanei laguntzea da. Hainbat casal eta ikastegi kataluniarrek katalaneko ikastaroak eskaintzen dituzte, orobat katalanari buruzko eta ikaskuntza-materialei buruzko informazioa eskuratzeko aukera.

Kontsultatu mundu guztiko casal katalanen helbideak.

Ba al dakizu zer den...?

Botifarra

Heste bat haragi xehez, oro har, txerriz, espeziaz eta gatzez betez egiten den hestebetea.

Glosarioa

Testigantzak

Gisele Vega Salas

Peru

"Kataluniar kultura, bertako jendea eta eguneroko bizitza ezagutu nahi ditut. Bartzelona oso hiri interesgarria da, berezko hizkuntza duelako eta horrek herrialdeko jendea identifikatzen duelako. Hizkuntza gehiago ikasten interesatuta nago."

Hizkuntza-trukea