Zalantza edo iradokizunen bat duzu?
Zure esperientzia azaldu nahi diguzu?

Jarri gurekin harremanetan

Ba al zenekien...?

Sant Joan egunean udako solstizioa ospatzen da.

Kalean suak pizten dira eta su artifizialak botatzen dira.

Katalana ikasi dut

  • Hizkuntza-trukeak. Bizi ezazu esperientzia!

    Hizkuntza-trukeak. Bizi ezazu esperientzia!

    Zure unibertsitateko hizkuntza-trukeetan parte hartzeko, hitz egiteko eta beste kultura bat ezagutzeko gogoa baino ez dituzu behar.
    Roberto eta Joaquim-ek, Benedek eta Petra-k, Estel eta Petr-ek eta Sandra eta Karolina-k ekimen horri buruz hitz egiten digute eta nola bizi duten azaltzen digute. Lisa eta Maitanek borondatezko hizkuntza-lana zer den kontatzen digute eta Joan-ek trukearen modalitate birtuala azaltzen digu.

  • Ireki horizonteak Pompeu Fabra Unibertsitatean

    Ireki horizonteak Pompeu Fabra Unibertsitatean

    Sarah, Diane, Zouhair eta Lorenak Kataluniara etortzea erabaki zuten beren prestakuntza edo esperientzia profesionala Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean (UPF) zabaltzeko. Gauza bera egin zuten Cristina eta Halliek ere; horiek, gainera, hizkuntza-trukeko programan parte hartu nahi izan zuten Teresa eta Martarekin. Bideo honetan Katalunian eta UPF-n izandako esperientzia azaltzen digute.

  • Apunta zaitez Gironako Unibertsitateko tandemetara

    Apunta zaitez Gironako Unibertsitateko tandemetara

    Hana, Carmen, Dorota eta Hana mugikortasun-ikasleak dira. Kataluniara etortzea eta Gironako Unibertsitatean (UdG) ikastea erabaki zuten. Kira Andorrakoa da eta Anna kataluniarra da. Biek tandemetan parte hartzen dute, UdG-aren hizkuntza-trukeko programetan. Hurrengo bideoa beren unibertsitatean hartu gintuztenean azaldu ziguten guztiaren laburpen motza da.

  • Bizi ezazu unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan

    Bizi ezazu unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan

    Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) Hamza, Jessica, Ane, Luz María, Ida, Ricardo eta Pedrorekin topo egin dugu. Munduko toki desberdinetatik etorri ziren Kataluniara, UAB-n beren jarduera akademikoa eta profesionala gauzatzeko. Bideo honetan esperientziaren xehetasunak azaltzen dituzte.

  • Katalana ikasi nahi duzu? Lleidako Unibertsitateak erraz jartzen dizu

    Katalana ikasi nahi duzu? Lleidako Unibertsitateak erraz jartzen dizu

    Maria Assunta eta Johannes Lleidako Unibertsitateko (UdL) bi mugikortasun-ikasle dira eta unibertsitatean eman zuten denboran katalana ikasi zuten. Bideo honetan katalana ikastera zerk bultzatu zituen eta nola lortu zuten azaltzen dute.

  • Anna Maria

    26 urte
    Errumaniarra (Komunikazioa eta Harreman Publikoak)
    Anna Mariak tandema egin du Irmarekin. "Programa honi esker jende asko ezagutu dut eta nireak ez diren bi hizkuntza praktikatu ditut. Benetan pozik nago UdG-aren tandemetan parte hartu izanagatik."
  • Margarita

    36 urte
    Gaztelania-hiztuna (katalaneko ikaslea)
    Margaritak Maria Elenarekin tandema egin du. "Esperientzia hau asko gustatu zait eta bigarren seihilabetekoan ere errepikatu nahiko nuke."
  • Antonio

    22 urte
    Italiarra (Mediterraneoko Hizkuntza eta Gizartea)
    Antoniok Neusekin tandema egin du. "Jarduera hau oso garrantzitsua izan da, kataluniar kultura eta hizkuntza hobeto ezagutu baititut. Gainera, oso une onak pasa ditut nire tandemarekin eta pozik nago, berari italiera hobeto hitz egiten lagundu ahal izan baitiot."
  • Margori Amaro

    Venezuela
    "Ikaragarri gustatzen zait katalana ikastea Kataluniako gizartean integratu ahal izateko eta, gainera, nire bizilagun eta lagunekin hitz egitea erraztu egiten dit. Telekomunikazioko masterra egiten ari naiz eta asko gustatuko litzaidake nire azken proiektua katalanez defenditzea, ez soilik niretzat erronka bat delako, baizik eta oso gogoko dudalako bai hizkuntza eta bai katalanekin beren hizkuntzan erlazionatzea."
  • Maria Raquel Lopes Ramos

    Portugal
    "Kataluniak atzerriko pertsonoi ongietorria ematen digu. Eta hau eskertzeko modu bat da. Gainera, fonetikoki oso hizkuntza dibertigarria da."
  • Kate Cusack

    Erresuma Batua
    "Katalan-ikastaroan matrikulatu nintzen Kataluniako hizkuntza ikasi nahi nuelako. Bestalde, horrek Ingalaterran katalan-ikastaroa egitea ahalbidetuko dit, karrerako azken urtean, eta hizkuntza pixka bat ezagutu nahi nuen horretan hasi baino lehen."
  • Gisele Vega Salas

    Peru
    "Kataluniar kultura, bertako jendea eta eguneroko bizitza ezagutu nahi ditut. Bartzelona oso hiri interesgarria da, berezko hizkuntza duelako eta horrek herrialdeko jendea identifikatzen duelako. Hizkuntza gehiago ikasten interesatuta nago."
  • Piotr Golec

    Polonia
    "Hobezin ulertzen dut jendeak katalana, eta ez soilik gaztelania, hitz egiten duen tokian nagoela. Eta ilusioa egiten dit jendea harritu ahal izateak, atzerritarra izanagatik ere, beren hizkuntza hitz egiten dudalako eta beren kultura ezagutu nahi dudalako."
  • Ana Luisa Rivera

    Brasil
    "Katalan-ikastaroan matrikulatu nintzen, uste dudalako garrantzitsua dela bizi zaren tokiko hizkuntza eta kultura ezagutzea. Horrela ez gara turista sentitzen."
  • Elvira

    Zaragoza
    "Nire belarria eta sentimenduak irekitzeko, hitzez haratago. Herrialde bat edo muga bat zer den, edo zer ez den, ulertzeko. Eta, batez ere, ongi pasatzeko."

Testigantzak

$testimoni/name

Margarita

Gaztelania-hiztuna

katalaneko ikaslea
36 urte
Margaritak Maria Elenarekin tandema egin du. "Esperientzia hau asko gustatu zait eta bigarren seihilabetekoan ere errepikatu nahiko nuke."

Hizkuntza-trukea