Katalana ikasi nahi duzu?

Katalana ikasi nahi duzu? Oso erraz jarriko dizugu! Zure ahaleginarekin eta gure laguntzarekin, lortuko duzu. Helburu hori lortzea ahalbidetuko dizuten hainbat baliabide, gida eta jarduera jartzen ditugu zure eskura.

Gainera, hemen hizkuntza katalaneko egiaztagiri ofiziala nola eskuratu azalduko dizugu, orobat Kataluniatik kanpo katalanarekin kontaktua mantentzen jarraitu ahal izateko dauden baliabideak.

Ez duzu aitzakiarik. Mintzatu katalanez!

  • Sisplau

    Sisplau

    Maila: Oinarrizkoa

    Helburuak: Hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak berrestea eta unibertsitate-inguruneko ikasleen hizkuntza-beharretatik hurbil dauden ariketak proposatzea (batez ere, ahozkoak).

    Gaitasunak: Hizkuntzaren oinarrizko ezagutza.

    Modalitatea: Liburua eta kasetea.

    informazio gehiago

  • Elkarrizketa-gidak

    Elkarrizketa-gidak

    Maila: Oinarrizkoa

    Helburuak: Lehen kontaktuetan laguntzea eta erlazio pertsonalak erraztea.

    Gaitasunak: Hizkuntza ulertzea.

    Modalitatea: Linean edo paper-euskarrian.

    informazio gehiago

  • Speakcat

    Speakcat

    Maila: Oinarrizkoa - Elementala

    Helburuak: Katalanaren oinarrizko gramatika eta hiztegia nahiz unibertsitateko eguneroko bizitzako alderdi praktikoak deskubritzea.

    Gaitasunak: Hizkuntza ulertzea.

    Modalitatea: Linean.

    informazio gehiago

  • TextOral

    TextOral

    Maila: Oinarrizkoa.

    Gaitasunak: Ahozko eta idatzizko ulermena.

    Modalitatea: Presentziala.

    informazio gehiago

  • Gràcies programa. Katalanaren hastapena

    Gràcies programa. Katalanaren hastapena

    Maila: Oinarrizkoa

    Gaitasunak: Ahozko eta idatzizko ulermena.

    Modalitatea: Presentziala

    informazio gehiago

  • Romanica Intercom

    Romanica Intercom

    Maila: Ahozko ulermenaren A1 maila eta idatzizko ulermenaren B1 eta B2 maila hartzea.

    Helburuak: Portugesez, espainieraz, katalanez, italieraz eta frantsesez idatzitako testu orokorrak irakurtzean autonomia lortzea nahiko aldi laburrean, hots hogeita hamar eta berrogei ordu bitartean. Horretarako, hizkuntza erromanikoek eskaintzen dituzten hizkuntza-pasabideak bizkor erabiltzea ahalbidetzen duten irakurketa-estrategiak garatzen dira.

    Gaitasunak: Lau hizkuntza erromanikoren irakurketa-ulermena.

    Modalitatea: Linean.

    informazio gehiago

  • FontdelCat

    FontdelCat

    Maila: Oinarrizkoa

    Helburuak: Katalan mintzatua eta idatzia ulertu ahal izatea.

    Gaitasunak: Katalan mintzatua eta idatzia ulertzea.

    Modalitatea: Linean.

    informazio gehiago

  • Argumenta

    Argumenta

    Maila: Trebatua - Goi-mailakoa - Bitartekoa

    Helburuak: Irakaskuntza-esparruko eta esparru profesionaleko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak hobetzea. Argumenta baliabidearen eduki gehienak katalanera aplikatzeaz gain, beste hizkuntza batzuetara ere aplika daitezke.

    Gaitasunak: Unibertsitate-inguruari loturiko orotariko ahozko eta idatzizko testu formalak ekoiztea, halaber, edozein komunikazio-egoeratan gaitasun-maila hobezina lortzea.

    Modalitatea: Linean.

    informazio gehiago

  • Parla.cat

    Parla.cat

    Maila: Oinarrizkoa - Elementala - Bitartekoa - Gaitasunezkoa

    Helburuak: Katalanaren irakaskuntzari eta ikaskuntzari loturiko baliabide, tresna eta material didaktikoak ezagutaraztea.

    Gaitasunak: Testu errazak ulertzea eta testu laburrak idaztea oinarrizko hiztegia erabiliz, nahiz hainbat esparruko argudio-testuak ulertzea eta fikziozko ahozko testuak ulertzea, egoera formaletan argudioak ahoz aurkeztea eta argudio-testuak zuzen eta modu koherentean idaztea, ondo kohesionatuta eta komunikazio-egoerara egokituta.

    Modalitatea: Askea: ikaskuntza erabat autonomoari bide ematen dio, materialak libreki eskura baitaitezke. Tutoretzarekin: tutore baten laguntza eskaintzen du eta ordaindu egin behar da.

    informazio gehiago

  • Paraules.cat

    Paraules.cat

    Maila: Oinarrizkoa – elementala

    Helburuak: Hiztegia aberastea.

    Gaitasunak: Hizkuntza ulertzea.

    Modalitatea: Linean.

    informazio gehiago

Testigantzak

$testimoni/name

Antonio

Italiarra

Mediterraneoko Hizkuntza eta Gizartea
22 urte
Antoniok Neusekin tandema egin du. "Jarduera hau oso garrantzitsua izan da, kataluniar kultura eta hizkuntza hobeto ezagutu baititut. Gainera, oso une onak pasa ditut nire tandemarekin eta pozik nago, berari italiera hobeto hitz egiten lagundu ahal izan baitiot."

Hizkuntza-trukea