Romanica Intercom

Baliabide hori Eurom4 (Europako lau unibertsitateren proiektua) ikuspegiaren zati da, eta aldi berean lau hizkuntza berri ikastea proposatzen du (portugesa, espainiera, katalana, italiera edo frantsesa). Ikaskuntza guztia horietako hizkuntza erromaniko bat ama-hizkuntzatzat dugun hiztun gisa dugun hizkuntza-ahalmenean oinarritzen da, orobat hizkuntza horien hurbiltasun handian.

Gramatika konparatiboa, gida didaktikoa eta prestatutako testuen erakusgai txikia aurkituko duzu. Jarduerak norberak ebaluatzen ditu.

http://www.romanicaintercom.com/

  • Maila:

    Ahozko ulermenaren A1 maila eta idatzizko ulermenaren B1 eta B2 maila hartzea.

  • Helburuak:

    Portugesez, espainieraz, katalanez, italieraz eta frantsesez idatzitako testu orokorrak irakurtzean autonomia lortzea nahiko aldi laburrean, hots hogeita hamar eta berrogei ordu bitartean. Horretarako, hizkuntza erromanikoek eskaintzen dituzten hizkuntza-pasabideak bizkor erabiltzea ahalbidetzen duten irakurketa-estrategiak garatzen dira.

  • Hartzaileak:

    Ikuspegi honen arabera irakatsi nahi duten pertsonei eta modu autonomoan ikasi nahi duten pertsonei zuzendua.

  • Gaitasunak:

    Lau hizkuntza erromanikoren irakurketa-ulermena.

  • Modalitatea:

    Linean.

Bartzelonako Unibertsitateko Hizkuntza Zerbitzuek gauzatutako materiala, Unibertsitateetarako, Ikerketarako eta Informazioaren Gizarterako Sail ohiaren laguntzarekin.