Parla.cat

Lau mailatan eta bi ikaskuntza-modalitatetan antolatzen den prestakuntza-proposamena eskaintzen duen espazioa da. Bideoak, audio-fitxategiak, jokoak, animaziodun jarduerak eta abar aurki daitezke. Gainera, glosario bat, transkribaketak, laguntzaileak eta eduki ludiko eta kulturalerako espazioa eskaintzen du. Behin Parla.cat-eko ikastaroak gauzatutakoan, ikasleek modu presentzialean gauzatzen diren Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren azterketa ofizialetara aurkeztu ahal izateko ezagutzak dituzte.

http://www.parla.cat

  • Maila:

    Oinarrizkoa - Elementala - Bitartekoa - Gaitasunezkoa

  • Helburuak:

    Katalanaren irakaskuntzari eta ikaskuntzari loturiko baliabide, tresna eta material didaktikoak ezagutaraztea.

  • Hartzaileak:

    Katalana irakasten jarduten duten eta katalana ikasteko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta.

  • Gaitasunak:

    Testu errazak ulertzea eta testu laburrak idaztea oinarrizko hiztegia erabiliz, nahiz hainbat esparruko argudio-testuak ulertzea eta fikziozko ahozko testuak ulertzea, egoera formaletan argudioak ahoz aurkeztea eta argudio-testuak zuzen eta modu koherentean idaztea, ondo kohesionatuta eta komunikazio-egoerara egokituta.

  • Modalitatea:

    Askea: ikaskuntza erabat autonomoari bide ematen dio, materialak libreki eskura baitaitezke. Tutoretzarekin: tutore baten laguntza eskaintzen du eta ordaindu egin behar da.

Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak, Ramon Llull Institutuak eta Hizkuntza Normalizaziorako Partzuergoak sortutako espazioa.