Web formatuko gidak

Kataluniara iritsi berri zara? Edo kataluniarra zara eta kanpoko unibertsitate batera zoaz?

Zaren tokikoa izanda ere, eta zoazen tokira joanda ere, esperientziaz goza dezazun eta egonaldiko une guztiak aprobetxa ditzazun nahi dugu. Hori dela eta, unibertsitateko elkarrizketa-gidak zure eskura jarri ditugu. Gida horiek tresna paregabea dira eta topatzen dituzun komunikazio-egoeretan segurtasuna emango dizute.

Elkarrizketa-gidetan erabilera arrunteneko adierazpenetatik hasi eta bizilekua aurkitzeko edota zerbitzu publiko eta komertzialen edozein izapide eskatzeko hizkuntza-baliabide praktikoenak aurkituko dituzu.

http://www.intercat.cat/guia

  • Maila:

    Oinarrizkoa

  • Helburuak:

    Lehen kontaktuetan laguntzea eta erlazio pertsonalak erraztea.

  • Hartzaileak:

    Bereziki ikasle atzerritarrei zuzenduta.

  • Gaitasunak:

    Hizkuntza ulertzea.

  • Modalitatea:

    Linean edo paper-euskarrian.

Elkarrizketa-gidak elebidunak dira eta unibertsitate-ingurunera egokituta daude.

Ikasketak Espainiar estatuko beste eskualde batean gauzatzen badituzu, han ere hizkuntza anitzeko gida aurkituko duzu hizkuntza ofizial guztiekin: katalana, gaztelania, aranera, euskara eta galiziera.

Probatu zure bertsioa:

Gida guztiek oinarrizko hiztegi bat ekartzen dute, ziur erabilgarria izango dena.

Goza ezazu esperientziaz!

Materiala kontsultakoa da eta, bertsio elektronikoaz gain, edizio inprimitua ere aurki dezakezu.

Bartzelonako Unibertsitateko Hizkuntza Zerbitzuek gauzatu dute, Unibertsitateetarako, Ikerketarako eta Informazioaren Gizarterako Sail ohiaren laguntzarekin.