Argumenta

Unibertsitate-inguruari loturiko orotariko ahozko eta idatzizko testu formalak ekoizten laguntzen duen baliabidea, halaber, edozein komunikazio-egoeratan gaitasun-maila hobezina lortzen laguntzen duena.

http://wuster.uab.cat/Web_Argumenta_Obert/

  • Maila:

    Trebatua - Goi-mailakoa - Bitartekoa

  • Helburuak:

    Irakaskuntza-esparruko eta esparru profesionaleko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak hobetzea. Argumenta baliabidearen eduki gehienak katalanera aplikatzeaz gain, beste hizkuntza batzuetara ere aplika daitezke.

  • Hartzaileak:

    Katalana idatziz ulertzen duten kanpoko nahiz bertako unibertsitate-ikasle guztiei zuzenduta.

  • Gaitasunak:

    Unibertsitate-inguruari loturiko orotariko ahozko eta idatzizko testu formalak ekoiztea, halaber, edozein komunikazio-egoeratan gaitasun-maila hobezina lortzea.

  • Modalitatea:

    Linean.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak taxutu dute, gainerako unibertsitate kataluniarren lankidetzarekin, eta Ekonomia eta Ezagutza Sailaren Unibertsitateetarako eta Ikerketarako Idazkaritzaren laguntzarekin.